XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maixu askoren kexua izaten da au: mutil onek ez dau gogorik ipinten, orregaitik, ez dau eskolan aurreratzen.

Kristau ona izateko be, baldintza bat dago: Jesusi entzuten jakitea.

Au barik, eziñezkoa da kristau ona izatea.

Berezkorik ez dago.

Izerdiaren eta lanaren bitartez lortu bear dogu dana.

Nortzuk izaten dira kristaurik urtenenak, aurreratuenak?

Jesus maixua gidaritzat artzen dabenak.

Jesusen eskolan ordu luzeak emoten dituenak, kristau batzarrean parte bizia artzen dabenak; Kristoren deia benetan artzen dakienak; fedea Kristoren biotzean edaten dabenak...

Orreixek dira kristaurik leialenak.

Gu be laster indar-barrituko giñakez jokabide au artuko bagenduke.

Baiña, onen faltaz, gure kristiñautasuna olako illunaldi baten sartuta dago.

Zenbat dira gaur, ebanjelioa irakurten dabenak?

Zenbat Jesus benetan artzen dabenak, sakonetik ezagutzeko?

Zenbat domeketan mezatara etorteko, ordutxo bete artzen dabenak?

Orduak eta orduak emoten ditugu, egunero, telebistaren aurrean.

Zergaitik ez artu, nozean bein, minutu batzuk, Jesusegaz egoteko?

Orretara, Jesus obeto ezagutzen ikasiko genduke.

Ezagutzen dogula uste dogu, baiña azalekoa da gure ezaguerea

Zenbat aldiz begiratu deutsagu zuk eta nik, Jesus kurutzatu orri?

Askotan.

Baiña, geienetan, ez deusku ezer esan arpegi orrek.

Odola ta zauria, besterik ez dogu ikusten Kristo orregan.

Baiña, beragaz egoten ikasten dozunean, berari adi-adi entzuten deutsazunean, Jesus kurutzetik berbetan asiko jatzu.

Begiratzen deutsazu Jesusen eskuai, eta zu konturatzen zara, ba, esku orreik umetxoak bedeinkatzen zituela, eta pekatuak parkatu, eta gexoak osatu, eta gizon-emakumeak besarkatu.

Ikusten dozu Kristoren biotza erdibiturik, illik, eta zuk dakizu, ba, biotz orretan egoan odol guzti-guztia, azkeneko tantaraiño, Jesusek gugaitik emon ebala, gu salbatzearren.

Jesusegaz egoten ikasten badozu, Jesus obeto ezagutuaz gaiñera, beragaz berealaxe maite-minduko zara.

Eta, orduan, zuk be, Pedrogaz esango deutsazu: Jauna, ondo gagoz emen!